Kaixo!! Bloga hasteko,3.adinekoekin zerikusia duten tratu txarrak aipatuko ditut, gaur egun aurrean daukagun zerbait delako:
Hirugarren adinean,gezurra badirudi ere tratu txarrak gertatzen dira, eta egunero ikusten den zerbait da.
Tratu txarrak batzuetan haien etxeetan jasotzen dituzte, bai bere familiarrengandik edo kontratatutako zaintzailearengandik; hau benetan penagarria dela iruditzen zait, haien kabuz defendatzeko kapazak ez diren pertsonak erasotzea edo maltratatzea, argi eta garbi haien eskubideetarako arazo larria dela uste dudalako; bestalde, tratu txarrak batzuetan ere egoitzetan jasaten dituzte, zaintzaileengandik.... hau aztertzean pentsatzen dut,txarra baino txarragoa dela; egoitzan daudelako pertsonak zaintzeko eta ez maltratatzeko....
Maltratua egiteko bi modu bereizten dira nagusiki; alde batetik maltratu fisikoak, eta beste aldetik psikikoak; biak garrantzi handikoak dira, fisikoan eraginak argi eta garbi ikusten dira, baina denborarekin ezabatzen dira; baina psikikoak gerta daiteke inoiz ez ezabatzea.
Nire ustez hirugarren adinean dauden pertsonak dignitatez eta zihurtasunarekin bizi behar dute,haien merezi dutelako, bere bizitza osoan zehar lan egin dutelako azkeneak lasaitasun pixkat izateko; uste dut benetan merezi dutela, eta ez jipoiak edo mespretsua jasatea.
2008/01/10
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
Ia inork ez du hitz egiten gai honetaz, ondo dago emandako informazioa
Publicar un comentario