2008/01/08
Gerontogimnasia
Kaixo!!!!
Gaur gerontogimnasia zer den eta zertarako balio duen azalduko dut:
Gerontogimnasia ariketa fisikoan oinarritzen da, baina ariketa fisiko lasaia da normalean,jokuak,psikomotrizitatea garatzeko ariketak;eta hirugarren adineko guztiak egin ahal dute.
Gerontogimnasiak helburu zehatzak ditu, eta hauek dira;
Zahartzaroan daudenei gimnasia edo ariketa fisikoa egiteko gogoak sustatzea eta Helduen bizi-kalitatea hobetzea;
Gerontogimnasiari esker zaharren egoera fisikoa eta lokomotorea hobetzen da.
Ariketa fisikoa hirugarren adineko kasu batzuetan pertsonen zoriontasuna dakar, eta horri esker batzuetan ere hirugarren adinekoek berriz baliogarriak sentitzen dira.
Ariketa fisikoa onuragarria eta positiboa da adin guztietan eta gure bizitzako garai guztietan;eta ez du soilik egoera fisikoa hobetzen, egoera mentala ere asko hobetzen du.
Aipatzekoa da ariketa fisikoa taldeka egitea ere komenigarria dela, horrela jendearteko harremanak egongo dira eta sozializazioa egongo da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario