2007/11/22

Hirugarren adina( definizioa, ezaugarriak...)



Kaixoo guztioi!!

Beno ba bloga hasteko hirugarren adineko definizioa eta zenbaitz ezaugarri azalduko ditut:

3.adina terminoa, termino antropiko-soziala da eta populazioaren zati bati erreferentzia egiten dio, populazioaren pertsona "zaharrei" hain zuzen. 3.adinekoa zarela normalean esaten da 65 urte edo 65 urte baino gehiago dituzunean.

Adin talde honek, hazten doa populazio piramidean, eta hau horrela da jaiotza-tasak asko jeitsi egin direlako eta aldi berean heriotza-tasa murriztu eta bizi-itxaropena igo delako.
Hirugarren adinarekin zerikusia edo lotura duten gaixotasun aipagarrienak, alzheimerra, artrosis... dira; azkenean hauek denborarekin txartotzen dira.

Hirugarren adina geriatria eta gerontologia ikasten dute.
Aipatzekoa da ere hirugarren adinekoen eguna ofiziala Urriko 1a dela.

Aurrerantzean blogean, hemen aipatutako termino batzuen azalpena emango dizuet, eta horrekin batera espero dut berri batzuk jartzea.
Eskerrik asko.

No hay comentarios: